Jokabide-terapia: arazo psikopatologikoen ebaluazioa eta tratamendua, Karmele Salaberria Irizar

Karmele Salaberria Irizarren «Jokabide-terapia» liburuaren azala

Jokabide-terapia: arazo psikopatologikoen ebaluazioa eta tratamendua, Karmele Salaberria Irizar

Karmele Salaberria Irizarren «Jokabide-terapia» liburuaren azala

Aurreko sarrera batean aipatu nuen bezala, interesgarria iruditzen zait psikologiari buruzko euskarazko liburuak irakurtzea, gaiaren gaineko ezagutzak areagotzeaz gain terminologiaren erabilera eta egon daitezkeen zailtasunak aztertzeko balio zaidalako.

Hori dela-eta, EHUko ikasmaterialen sare-argitalpenen webgunera jo, eta Karmele Salaberria Irizarren Jokabide-terapia: arazo psikopatologikoen ebaluazioa eta tratamendua irakurtzea erabaki nuen.

Liburu horretan, jokabide-terapia zertan datzan deskribatzen da eta zenbait arazo psikopatologiko tratatzeko nola erabiltzen den azaltzen da. Guztira, arazo hauek jorratzen dira: izua, agorafobia, fobia soziala, fobia espezifikoak, trauma ondorengo estresa, nahaste obsesibo-konpultsiboa, hipokondria, depresioa, elikadura-nahasteak (anorexia eta bulimia), alkoholismoa, joko patologikoa, eskizofrenia eta bikote-indarkeria. Bakoitzari dagokionez, ezaugarrien, azalpen-ereduen edo etiologiaren, ebaluazioaren eta tratamenduaren berri ematen da.

Oso euskara argian eta landuan idatzita dagoenez, uste dut oso lagungarria izan daitekeela Psikologia graduko ikasleentzat, bai arazo psikopatologikoez eta horien tratamenduaz ikasteko bai euskarazko terminologia egokia bereganatzeko.

Osasunaren, medikuntzaren edo farmaziaren arloan lan egiten duzu eta zure komunikazioa hobetu nahi duzu?

Harpidetu zaitez nire buletinera eta nire zerbitzuei buruzko informazioa, arrakasta-kasuen adibideak, zure komunikazioa hobetzeko trikimailuak eta zure testuen itzulpenari ahalik eta onura handiena ateratzeko aholkuak jasoko dituzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude