Literatura-itzulpena:
ondo kontatutako istorioen indarra


Eskatu informazioa

Zure testuak gaztelaniatik euskarara
zein euskaratik gaztelaniara itzultzen ditut,
baita ingelesetik, frantsesetik eta alemanetik
gaztelaniara eta euskarara ere

Literatura-itzulpena

Nire ezagutzak, sormena eta istorioekiko grina uztartzen ditut
zure irakurleak irabaziko dituen itzulpen bat lortzeko

Liburu bat autoargitaratu duzu eta zure hizkuntza hitz egiten ez dutenekin partekatu nahiko zenuke? Argitaletxe bat daukazu eta zure katalogoa handitzeko kolaboratzaileen bila zabiltza?

Literatura itzultzeko ez da nahikoa sorburu-hizkuntza ezin hobeki ulertzea eta obraren testuinguru kulturala sakon ezagutzea: horrez gain, funtsezkoa da xede-hizkuntza primeran menderatzea, baita ñabardura guztiak jasotzeko eta itzulpenaren irakurketa gozagarria egiteko behar den sormena edukitzea ere.

Nire hizkuntza-ezagutzarekin, literatura-itzulpenari buruzko prestakuntza sakonarekin eta istorioekiko grinarekin, gai naiz zure irakurleei benetako zein irudizko ezin konta ahala lekutara laguntzeko.

Haur-literaturan esperientzia daukat, bost album irudidun itzuli baititut, eta fantasiazko, zientzia-fikziozko, beldurrezko eta misteriozko istorioen zale amorratua naiz.

Hona hemen itzuli ditudan liburuetako batzuk:

«Sumendi bat daukat» liburuaren azala.

«Deskonektatuta» liburuaren azala

«Titi Festa» liburuaren azala

«Sumendi bat daukat eta ez dut arnastu nahi» liburuaren azala. Oso haserre dirudien ume bat eta hegan ari den maitagarri ikaratu bat agertzen dira.

«Ni lehena!» liburuaren azala. Bi haur agertzen dira: mutilak helmuga-zinta bat zeharkatzen ari da korrika eta poz-pozik eta atzean daukan neska eskuarekin aldentzen du. Gainean maitagarri bat dago hegan.

«Beldurra poltsikoan» liburuaren azala.

Eskatu informazioa

Literatura-testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta pozik lagunduko dizut.


Jarri harremanetan nirekin

Literaturari eta literatura-itzulpenari buruzko prestakuntza

Nire lan-hizkuntza guztietan irakurle sutsua izateaz gain, etengabeko prestakuntzarekin konprometituta nago, emaitza onak bermatzeko ezinbestekoa iruditzen baitzait.

Hauek dira nire ezagutzak zabaltzeko eta nire zerbitzuak hobetzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk:

IV Encuentro Profesional de la Traducción Editorial

ACE Traductores-ek antolatutako kongresua..

El ojo de Polisemo XIV. Traducción y multilingüismo: toda literatura es grande en traducción

ACE Traductores-ek eta Vigoko Unibertsitateak antolatutako kongresua.

¡Poca broma! Traducción y corrección de dobles sentidos y juegos de palabras en textos literarios

Cristina Martínezek emandako web-mintegia, hitz-jokoen itzulpenei buruzkoa.

Traducción literaria y representación cultural en un contexto poscolonial

Tana Oshimak emandako lantegia, itzulpengintza postkolonialari buruzkoa.

La máquina del tiempo traductora: cómo traducir lenguajes de otra época

Núria Molinesek emandako ikastaroa, beste garai batzuetako hizkerak itzultzeari buruzkoa.

En alas de la imaginación: la traducción de literatura fantástica

Manuel de los Reyesek emandako lantegia, fantasiazko, zientzia-fikziozko eta beldurrezko narratiba itzultzeari buruzkoa.

Kontaktua

Zertan lagundu diezazuket?

Gaztelaniarako edo euskararako itzulpenik behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko naiz zure proiektuari buruz gehiago jakiteko eta zure beharretara egokitutako aurrekontu bat eskaintzeko.

  • Idatzi mezua helbide honetara:

info@itziarsantin.blepstudio.es


Linkedin-in


    Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

    • Arduraduna: Itziar Santín.
    • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
    • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.blepstudio.es helbidera idatziz.