Ingurumen-itzulpena:
mundua hobetzen duten hitzak


Eskatu informazioa

Zure testuak gaztelaniatik euskarara
zein euskaratik gaztelaniara itzultzen ditut,
baita ingelesetik, frantsesetik eta alemanetik
gaztelaniara eta euskarara ere

Ingurumen-itzulpena

Hizkuntzei eta ingurumenari buruz dakidan guztia erabiltzen dut
zure proiektuari
mugak gainditzen laguntzeko

Jasangarritasunaren arloko enpresa batean lan egiten duzu eta merkatuan duen presentzia hobetu nahi duzu? Kontzientziazio-kanpaina bat antolatzen ari zara eta zure mezua urrunago heltzea nahiko zenuke? Ingurumenarekin lotutako proiektu bat martxan jartzeko asmoa daukazu eta dokumentazio ofiziala itzuli behar duzu?

Klima-krisia geratzeko heldu da eta ahal dugun guztia egin behar dugu bai egokitzeko bai haren ondorioak arintzeko. Komunikazio eraginkorra ezinbestekoa da ingurumena errespetatzen duten eredu ekonomiko eta sozialetarako trantsizioa bizkortzeko. Eta, testuinguru global honetan, itzulpengintza funtsezko tresna bihurtzen da jasangarritasuna lortzeko ahaleginek mugak gainditu ditzaten.

10 urte baino gehiagoko esperientziarekin, ingurumenari buruzko ezagutza zabalarekin eta eskura ditudan askotariko baliabide terminologikoekin, gai naiz ingurumenaren arloko mota guztietako testuak, bai dibulgaziozkoak bai espezializatuak, itzultzeko eta zure helburuak betetzen laguntzeko.

Hona hemen nirekin lan egin duten bezeroetako batzuk:

ecologic enpresaren logoa

Ortzadar enpresaren logoa

Hauek dira itzuli ohi ditudan dokumentuetako batzuk:

  • Naturaguneak kudeatzeko planak
  • Hiri-hondakinak kudeatzeko planak
  • Hirigintza berdeko planak
  • Jasangarritasun-memoriak
  • Ingurumen-dokumentazioa
  • Energiak berriztagarriak instalatzeko eskuliburuak
  • Ingurumen-sentsibilizazioko kanpainak
  • Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko enpresen webguneak, buletinak eta prentsa-oharrak

Ziurtatu nahi duzu zure proiektuaz arduratuko den pertsonak goitik behera ulertzen dituela zure ikuspena eta zure helburuak? Hemen azaltzen dizut zer urrats egiten ditudan mandatu bakoitzean zure itxaropenak betetzeko.

Eskatu informazioa

Ingurumenaren arloko testurik itzuli behar duzu euskarara edo gaztelaniara?
Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta pozik lagunduko dizut.


Jarri harremanetan nirekin

Ingurumenari eta ingurumen-itzulpenari buruzko prestakuntza

Ingurumena ziztu bizian aldatzen ari denez, eremu honetako etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da eguneratuta egoteko eta emaitza onak bermatzeko.

Hauek dira nire ezagutzak zabaltzeko eta nire zerbitzuak hobetzeko asmoz joan naizen kongresu eta ikastaroetako batzuk:

Itsas ingurunerako fotovoltaiko flotatzailearen kontzeptu berriak (EKIOCEAN)

BASQUENERGY Cluster-ek eta TECNALIAk antolatutako lantegia.

XI Marine Energy Conference

Itsasoko energia berriztagarriei buruzko kongresua, JRL-OREk antolatua.

Basque Circular Summit 2025

Ekonomia zirkularrari buruzko kongresua, Ihobek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua.

Hiri autosufizienteen bidea

Bilbao Urban & City Design-ek antolatutako jardunaldia.

Euskadiko kostaldearen egokitzapena klima-aldaketaren aurreko defentsa bezala. Plangintzatik kasu praktikoetara

Ihobek antolatutako jardunaldia.

Natura, klima-aldaketara egokitzeko inspirazio gisa. NBSren arrakasta kasuak Euskadin

Ihobek antolatutako jardunaldia.

Kontaktua

Zertan lagundu diezazuket?

Gaztelaniarako edo euskararako itzulpenik behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko naiz zure proiektuari buruz gehiago jakiteko eta zure beharretara egokitutako aurrekontu bat eskaintzeko.

  • Idatzi mezua helbide honetara:

info@itziarsantin.blepstudio.es


Linkedin-in


    Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

    • Arduraduna: Itziar Santín.
    • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
    • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.blepstudio.es helbidera idatziz.