Medikuntza-, ingurumen-
eta literatura-itzultzailea

Zure testuak euskarara eta gaztelaniara
itzultzen ditut


Eskatu informazioa

Medikuntza-itzulpena

Dokumentazio farmazeutikorik itzuli behar duzu MedDRA-ko terminologia edo EMAren txantiloiak zorroztasunez errespetatuz? Osasunaren arloko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzu eta bezero gehiagorengana heldu nahiko zenuke? Zure helburua betetzen laguntzeko prestakuntza, esperientzia eta baliabide egokiak dauzkat


Ikusi gehiago

Ingurumen-itzulpena

Jasangarritasunaren arloko enpresa batean lan egiten duzu eta merkatuan duen presentzia hobetu nahi duzu? Kontzientziazio-kanpaina bat antolatzen ari zara eta zure mezua urrunago heltzea nahiko zenuke? Nire trebetasun guztiak zure esanetara jartzen ditut ezarritako helburuak bete ditzazun.


Ikusi gehiago

Literatura-itzulpena

Liburu bat autoargitaratu duzu eta zure hizkuntza hitz egiten ez dutenekin partekatu nahiko zenuke? Argitaletxe bat daukazu eta zure katalogoa handitzeko kolaboratzaileen bila zabiltza? Nire ezagutzak, sormena eta istorioekiko grina uztartzen ditut zure irakurleak irabazteko.


Ikusi gehiago

Zure testuak gaztelaniatik euskarara
zein euskaratik gaztelaniara itzultzen ditut,
baita ingelesetik, frantsesetik eta alemanetik
gaztelaniara eta euskarara ere

10 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta etengabeko prestakuntzarekin eskuratu ditudan ezagutza eta trebetasun guztiak erabiltzen ditut zure helburuak betetzen laguntzeko.

Gehiago jakin nahi duzu lan egiteko nire moduari buruz? Hemen azaltzen dizut zer urrats egiten ditudan itzulpen-proiektu bakoitzean zure itxaropenak betetzeko.

Ace Traductores elkartearen logoa
Tremédica elkartearen logoa
EIZIEren logoa

Eskatu informazioa

Medikuntza-, ingurumen- edo literatura-testurik itzuli behar duzu euskarara
edo gaztelaniara? Hitz egin iezadazu zure proiektuaz eta pozik lagunduko dizut.


Jarri harremanetan nirekin

Kontaktua

Zertan lagundu diezazuket?

Gaztelaniarako edo euskararako itzulpenik behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko naiz zure proiektuari buruz gehiago jakiteko eta zure beharretara egokitutako aurrekontu bat eskaintzeko.

  • Idatzi mezua helbide honetara:

info@itziarsantin.blepstudio.es


Linkedin-in






    Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

    • Arduraduna: Itziar Santín (itzultzailea)
    • Xedea: eskaerei erantzutea, aurrekontuak egitea eta eskatutako zerbitzuak ematea.
    • Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna egiteko edo aurkaratzeko dituzun eskubideak erabil ditzakezu info@itziarsantin.blepstudio.es helbidera idatziz.